Eman izena ekitaldian
Osatu zure datuekin jarraian agertzen diren eremuak. (*) sinboloa dutenak nahitaezkoak dira.
Baieztatu zure erregistroa
Mesedez, egiaztatu sartu dituzun datu guztiak zuzenak direla. Erregistroa berretsi ondoren, ezingo duzu aldaketarik egin.



Must +Pro 2025 akreditazioak
Pertsona eta posta elektroniko bakoitzeko akreditazio bat baino ezin da erosi, Must +Pro App/Plataforma profesionalerako sarbidea pertsonala eta transferitu ezin dena bait da.
Akreditazioak Must +Pro-ren ekitaldietarako sarbidea ematen du 2025eko irailaren 30ean eta urriaren 1ean, Tabakalera eraikineko lehen solairuan.
Jarduera bakoitzerako sarbidea aretoen edukiera mugatua kontuan hartuta egingo da.
Must +Pro | Akreditazio orokorra
50 €
+ kudeaketa-gastuak*
Must +Pro | Eguneko akreditazioa
30 €
+ kudeaketa-gastuak*
Zerbitzuaren Baldintza Orokorrak eta Itzulketen Politika
1. Xedea
Baldintza hauek zerbitzuen kontratazioa arautzen dute, Must +Pro ekitaldiaren online bidezko erregistro-plataformaren bidez. Erregistroa formalizatzean eta ordainketa egitean, erabiltzaileak baldintza hauek onartzen ditu.
2. Prezioak eta ordaintzeko modua
- Prezio guztiek zerga aplikagarriak barne hartzen dituzte.
- Ordainketa webgunean gaitutako banku-pasabidearen (TPV) bidez egiten da.
- Izen-ematea ordainketa jaso ondoren bakarrik berretsiko da.
- Erakunde antolatzailea honako hau da: Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea, IFK: G01532167, helbide fiskala: Andre Zigarrogileen Plaza 1 (Tabakalera), 3. soilairua (Impact Hub), 20012, Donostia (Gipuzkoa).
3. Ezerezteko eta itzultzeko politika
- Parte-hartzaileak izen-ematea bertan behera utzi ahal izango du honako helbide elektroniko honetara idatziz: info@musikabulegoa.eus
- Honako baldintza hauek aplikatuko dira:
- Ekitaldia hasi baino 60 egun natural lehenago eskatutako ezeztapenak: zenbatekoaren %100 itzuliko da.
- Ekitaldia hasi baino 60 eta 30 egun naturalen artean eskatutako ezeztapenak: %50 itzuliko da.
- Ekitaldia hasi baino 30 egun natural baino gutxiagoren tartean eskatutako ezeztapenak: ez da itzulketarik egingo.
Antolakuntzak ekitaldia bertan behera uzten badu, ordaindutako zenbatekoaren %100 itzuliko da.
4. Parte-hartzaileen ordezkatzea
Izen-ematea izenduna da. Hala ere, ekitaldia egin baino 15 egun natural baino lehen, parte-hartzailearen ordez erakunde bereko beste pertsona batengatik aldatu daiteke, beti ere, info@musikabulegoa.eus helbidera idatziz jakinarazi eta antolakuntzak onartu ondoren.
5. Erantzukizuna
Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak ez du bere gain hartzen hirugarren baten erantzunkizunpean eragindako gorabeheren erantzukizuna (arazo teknikoak, sistemaren erorketak, etab…).
6. Datuen babesa
Izen-emate prozesuan emandako datuak, datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera tratatuko dira: Europar Batasunaren Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.
Erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak balia ditzake info@musikabulegoa.eus helbidera idatziz.
7. Eskumeneko legedia
Baldintza hauek Espainiako legediak arautzen ditu. Baldintza hauek interpretatzean eta betetzean sortzen diren arazo guztiak Gasteizko Auzitegien jurisdikzio-foruaren mende jarriko dira.