1

Eman izena ekitaldian

Osatu zure datuekin jarraian agertzen diren eremuak. (*) sinboloa dutenak nahitaezkoak dira.

2

Baieztatu zure erregistroa

Mesedez, egiaztatu sartu dituzun datu guztiak zuzenak direla. Erregistroa berretsi ondoren, ezingo duzu aldaketarik egin.

--
--
--
--

Fakturazio-datuak (nahitaezkoa)

Must +Pro 2026 akreditazioak

Maiatzaren 13an eta 14an Euskal Herriko musika sektoreari zuzendutako Must +Pro topaketa profesionalaren bigarren edizioa egingo da Bizkaia Aretoa-EHUn (Bilbo). Musika Bulegoak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin eta Bilboko Udalaren laguntzarekin, eta musika-ekosistemaren esparru guztietako profesionalentzako topagune bihurtu da urtero. Must +Pro-k sektorearen hazkunderako katalizatzailea izan nahi du, esperientzien trukearen, ikasketa kolektiboaren eta sareen sorreraren bidez.

Bi egunetan zehar, ekitaldiak jarduera-programa oso bat eskainiko du: hitzaldiak, mahai-inguruak, aurkezpenak, zuzeneko podcastak eta showcase-ak, hausnarketa, prestakuntza eta ikuspen artistikoa uztartuz. Programazioak gaur egun musikak bizi dituen erronka eta eraldaketa nagusietako batzuk jorratuko ditu, eta zuzeneko musikarako tartea ere egongo da: Bilborocken 10 showcase (eguneko 5) aukeratuko ditu epaimahai profesional batek, deialdi ireki baten bidez jasotako proposamenetatik abiatuta.

Must +Pro | Akreditazio orokorra

55 €

+ kudeaketa-gastuak*

Must +Pro | Eguneko akreditazioa

35 €

+ kudeaketa-gastuak*

Must +Pro | Akreditazio orokorra bazkideak

33 €

+ kudeaketa-gastuak*

Must +Pro | Eguneko akreditazioa bazkideak

21 €

+ kudeaketa-gastuak*

Apirilaren 16tik aurrera tarifak honako hauek izango dira:

  • 2 eguneko tarifa orokorra: 55 €
  • Bazkideentzako tarifa MB 2 egun: 33 €
  • Eguneko tarifa orokorra: 35 €
  • Bazkideentzako tarifa egun 1: 21 €

Zerbitzuaren Baldintza Orokorrak eta Itzulketen Politika

1. Xedea

Baldintza hauek zerbitzuen kontratazioa arautzen dute, Must +Pro ekitaldiaren online bidezko erregistro-plataformaren bidez. Erregistroa formalizatzean eta ordainketa egitean, erabiltzaileak baldintza hauek onartzen ditu.

2. Prezioak eta ordaintzeko modua

- Prezio guztiek zerga aplikagarriak barne hartzen dituzte.

- Ordainketa webgunean gaitutako banku-pasabidearen (TPV) bidez egiten da.

- Izen-ematea ordainketa jaso ondoren bakarrik berretsiko da.

- Erakunde antolatzailea honako hau da: Euskal Herriko Musika Bulego Elkartea, IFK: G01532167, helbide fiskala: Andre Zigarrogileen Plaza 1 (Tabakalera), 3. soilairua (Impact Hub), 20012, Donostia (Gipuzkoa).

3. Ezerezteko eta itzultzeko politika

- Partehartzaileak izen-ematea bertan behera utzi ahal izango du honako helbide elektroniko honetara idatziz: [email protected]

- Honako baldintza hauek aplikatuko dira:

    · Ekitaldia hasi baino 60 egun natural lehenago eskatutako ezeztapenak: zenbatekoaren % 100 itzuliko da.

    · Ekitaldia hasi baino 60 eta 30 egun naturalen artean eskatutako ezeztapenak: % 50 itzuliko da.

    · Ekitaldia hasi baino 30 egun natural baino gutxiagoren tartean eskatutako ezeztapenak: ez da itzulketarik egingo.

- Antolakuntzak ekitaldia bertan behera uzten badu, ordaindutako zenbatekoaren % 100 itzuliko da.

4. Parte-hartzaileen ordezkatzea

Izen-ematea izenduna da. Hala ere, ekitaldia egin baino 15 egun natural baino lehen, parte-hartzailearen ordez erakunde bereko beste pertsona batengatik aldatu daiteke, beti ere, [email protected] helbidera idatziz jakinarazi eta antolakuntzak onartu ondoren.

5. Erantzukizuna

Euskal Herriko Musika Bulego Elkarteak ez du bere gain hartzen hirugarren baten erantzunkizunpean eragindako gorabeheren erantzukizuna (arazo teknikoak, sistemaren erorketak, etab…).

6. Datuen babesa

Izen-emate prozesuan emandako datuak, datuen babesaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera tratatuko dira: Europar Batasunaren Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

Erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak balia ditzake [email protected] helbidera idatziz.

7. Eskumeneko legedia

Baldintza hauek Espainiako legediak arautzen ditu. Baldintza hauek interpretatzean eta betetzean sortzen diren arazo guztiak Gasteizko Auzitegien jurisdikzio-foruaren mende jarriko dira.